We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lepora

by Lepora

/
  • Streaming + Download

    LEPORA Gasteizko laukoteak lehen lana argitaratu du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin (Lepora, 2020).

    Taldeak 2-3 urteko ibilbidea du, eta disko honetarako 8 abesti grabatu ditu, zuzenak eta gordinak. Eraginen artean, 90eko hamarkadako hainbat rock modu nabarmentzen dira, eta kantuetan berdin nabaritzen da taldekideek aurrez jo izan duten taldeen arrastoa: Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo... Hala sortu dituzte 8 pieza anitz, ezaugarri komun batekin: bateria eta baxu oinarri sendoa, oldarkorra; kitarra delirante eta ebakikorrak; eta ahots-melodien erregistro zabala, ilunak eta bortitzak. Hitzek islatzen dituzte, besteak beste, egungo bizimodua, immigrazioaren kalbarioa, boterearen mehatxuak, erlazioak edota komunikatzeko zailtasunak. Letra guztiak Leporak idatzi ditu, “Analfabeto politikoa” izan ezik (Bertolt Brecht).

    Diskoa Karlos Osinagak grabatu eta nahastu du, Tolosako Bonberenea estudioan, eta Jonan Ordorikak masterizatu du, Mamia estudioan. Diseinua Rodrigo Garcíak egin du, eta argazkiak Victor H-k atera ditu. 2020ko maiatzetik aurrera, LP+CD eta CD formatuetan.


    LEPORA

    LEPORA, cuarteto de Vitoria-Gasteiz, ha publicado su primer trabajo con el sello Bonberenea Ekintzak (Lepora, 2020).

    El grupo tiene un recorrido de 2-3 años, y para este disco ha compuesto 8 temas, directos y crudos. Entre sus influencias destacan diversas visiones del rock de los 90, al igual que la huella de las anteriores experiencias de sus miembros en bandas como Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo... El resultado son 8 temas variados, pero con un denominador común: base bateria-bajo contundente, agresiva; guitarras delirantes y afiladas; y amplio registro melódico en voces, oscuras e intensas. Las letras reflejan, entre otros, temas como el modo de vida actual, el calvario de la inmigración, ciertas amenazas del poder, las relaciones o la comunicación. Todas las letras son de Lepora, excepto “Analfabeto politikoa” (Bertolt Brecht).

    El disco ha sido grabado y mezclado por Karlos Osinaga en el estudio de Bonberenea (Tolosa), y lo ha masterizado Jonan Ordorika, en Mamia estudioa. El diseño ha corrido a cargo de Rodrigo García, y las fotos son de Victor H. A partir de mayo de 2020 en formato LP+CD y en CD.
    ... more
    Purchasable with gift card

     

1.
Akuriak 03:03
Orain, mugarik gabeko uhinetan, norantz da gure norabidea, zer da mugitzen gaituena, zein da motorrik onena. Asetu nahian itsututa, egarriaren erritmora. Saguen antzera gurpilari biraka, zein izango da hurrengo pizgarria. Orain, mugarik gabeko uhinetan, non da gure askatasuna, zer da lurrera lotzen gaituena, nora doa gure kaka guztia. Gure azalari itsatsita, izerdi-tanten distantziara. Saguen antzera gurpilari biraka, zein izango da hurrengo pizgarria. ---------------------------------------------------- Ahora, en ondas infinitas, hacia dónde nos dirigimos, qué es lo que nos mueve, cúal es el mejor motor... Cegados en querer saciarnos al ritmo de la sed. Girando a la rueda como ratones, cúal será el próxima estímulo. Ahora, en ondas infinitas, dónde está nuestra libertad, qué es lo que nos une a la tierra, a dónde va toda nuestra mierda... Pegados a nuestra piel a la distancia de las gotas de sudor. Girando a la rueda como ratones, cúal será el próxima estímulo.
2.
Dardo uxa 02:52
Non zure gogoa, non gogoa, han zure zangoa. Non dago zuloa, sar dezazun hurrengo pausoa. Urak dakarrena, urak dakar, ta urak daroa; (baina...) zuri ez dizu egurra baino ekartzen. Dardo uxa zara suntsiketa masiboaren bila, eta hegaldiak ezin du airatu barruko samina. Lurra jotzean nekeza da berriz altxatzea; (baina...) saiatzeak merezi du nekea. Mundua zure kontra, kontrako eztarrian daramazu bizitza, a ze zotin ostia... Hartu eta, hartu eta eman susto bat! Mundua zure kontra, dardo uxa zara. Hartu eta, hartu eta eman susto bat! Danbor-tarrapata aditzen da zure bihotzean. Eta erori zara lehenbiziko oztopo xumean. Muturra apurtuta ez da erraza baikorra izatea; (baina...) tupust eginez eteten da inertzia. ----------------------------------------------------------------------- Dónde tu voluntad, donde esté tu voluntad, allí pones el pie. Dónde está el agujero para que metas el siguiente paso. Lo adquirido, es adquirido, y se va como ha venido, pero a ti no te trae más que ostias. Eres una bala perdida en busca de la destrucción masiva, pero el vuelo no puede ahuyentar tu profundo dolor. Es difícil volver a levantarse después de estrellarse, pero el intento merece el esfuerzo. El mundo en tu contra, llevas a la vida atragantada, qué maldito hipo... Coge y pégale un susto! El mundo en tu contra, eres una bala perdida. Coge y pégale un susto! Se oye un redoble en tu corazón y te has caido ante el primer pequeño obstáculo. No es fácil ser optimista después de romperse el morro, pero la inercia se interrumpe tropezando.
3.
Ustelontzia 02:31
Lepo zuriko ontzi horretan zein duzu neurona sanoena. Manejatzen zaituen liderra al duzu pentsamendu bakarra. Lepo zuriko ontzi horretan zein duzu neurona beteena. Kolore bakarreko muinotik zelatan beldurrez bizi zara. Irainak, jipoiak, hesiak, kartzelak, kunetak... Gora heriotza! Azala, giharrak, haginak, hezurrak... kraska denak, ta pakea! Zein da gure diferentzia, zure garunaren neurria? Tximinoa zuhaitzetik jaitsi zenean, zu non geratu zinen? Eguzkiari begira, atorra jantzita, hala erreko ahal zara! ------------------------------------------------------------------------ En esa vasija de cuello blanco cúal es tu neurona más sana. El lider que te maneja es acaso tu único pensamiento. En esa vasija de cuello blanco cúal es tu neurona más plena. Vives atemorizado viligante desde tu colina monocolor. Insultos, palizas, vallas, cárceles, cunetas... Viva la muerte! Piel, músculos, muelas, huesos... despedázalos todos, y en paz! Cúal es nuestra diferencia, ¿el tamaño de tu cerebro? Cúando el mono se bajó del árbol dónde te quedaste tú? Al sol mirando con la camisa puesta, así te quemes.
4.
Analfabetoetan okerrena, analfabeto politikoa. Ez du entzuten, ez hitz egiten, ez kontu politikoetan parte hartzen. Ez daki bizitzaren kostua erabaki politikoen menpe dagoela: babarrunen prezioa, arrainarena, irin, alokairu, oinetako eta medizinen prezioa erabaki politikoen menpe daudela. . Animalia puska analfabeto politikoa, harro agertzen da, puzten du paparra “politika gorroto dut” aldarrika. Ez daki, baboak, bere ezjakintasun politikoak dakartzala prostituta, ume abandonatua, erasotzailea, eta, okerrena, lapurrik okerrena: politikari aprobetxatzailea, iruzurti eta ustela, enpresa nazional eta internazionalen morroia. Bertolt Brecht, “Der politische Analphabet” ------------------------------------------------------ El peor analfabeto es el analfabeto político. Él no oye, no habla ni participa en los acontecimientos políticos. No sabe que el costo de la vida, el precio de las alubias, del pescado, de la harina, del alquiler, del calzado y de las medicinas dependen de las decisiones políticas. El analfabeto político es tan animal que se enorgullece e hincha el pecho al decir que odia la política. No sabe el imbécil que de su ignorancia política proviene la prostituta, el menor abandonado, el asaltador, y el peor de los bandidos, que es el político aprovechador, embaucador y corrompido, lacayo de las empresas nacionales y multinacionales.
5.
Besarkada 05:05
Oroitzapenak, gure arteko itsasoaren urak, hain polit bezain ilun sakonean... baina ezin naiz pasa. Zure arnasa, hain motel eta urrun erbestean, nahiko nuke sentitu nire ondoan, baina ezin naiz egon. Zure alboan, luze doa gaua. Ezin sentitu zure besarkada. Oroitzapenak apurtu dira. Eta luze doaz berdin egunak, zurekin pentsatzen, iltze bat gogoan. Baina ezin zaitut gertu ikusi, baina ezin naiz egon. Oroitzapenak, gure arteko itsasoaren urak ito nau bere ilun sakonean... eta ezin naiz altxa. Nire arnasa, hain motel eta urrun erbestean, nahi nuke zure alboan sentitzea, baina ezin zara egon. Nire alboan, luze doa gaua. Ezin sentitu nire besarkada. Oroitzapenak apurtu dira. --------------------------------------------------
6.
Manhattan 03:18
Satorrak ezjakinean, engainatuak, eta ezin dizu ezer esan ez dakienak. Nora doa gure indarra... Zer ote da. Manhattan dauka izena gure jainkoak. Buruzagi ikustezina, distiratsua. Nora doa gure indarra... Zer ote da. Mirari bat da. Nor hil behar da. Mirari bat gure kontra! Botere amaigabea gure aurrean, baina ez nizun ezer esan: deuseztapena. Nora doa gure indarra... Zer ote da. Mirari bat da. Nor hilko da. Mirari bat gure kontra! --------------------------------------------
7.
Ahitu da esperantza, itsasoaren erdian. Non da mundu berria, miseriaren bila. Ze indar ta ze kemen, infernua zeharkatzean. Nola gerta liteke gaur ez hiltzea hemen? Bidean galdutako lagunak, mundu itsua, aldera begira. Zer da arriskuan jartzen dena, ezer ez bada ikusten aurrean. Behin izandako ametsez bete dituzu fardelak. Lohian hondoratu eta inori ez zaio axola. Bidean galdutako lagunak, mundu itsua, aldera begira. Zer da arriskuan jartzen dena, ezer ez bada ikusten aurrean. Zenbat arima galdu beharko dira bizitzaren bila... Jada paradisua zeure buruan dagoenean. --------------------------------------------------------------
8.
Hurrun hasiera, ez da ikusten kristalen atzean, hautsita baitaude, jasotako hainbat eta hainbat kolpe. Borrokak eta oihuak azalean markatuta. Baina ezin ditugu hautsi elkartzen gaituzten gauzak. Urrezkoa zirudien istorio amaigabea, baina gure artekoa... bizi behar da. Jolas moduan hasi zen bi umeen arteko liskarra amets bilakatu da... zure alboan. Non dago amaiera, ikusmiran, negarren usainean. Hitz edendunen bat, ezin eten orduko isilunea. Malkoak eta erasiak, ezinezko erreguak... Baina ezin ditugu hautsi elkartzen gaituzten gauzak. -----------------------------------------------------------------------

about

Bonberenea ekintzak ekoiztua / Producido por:

www.bonberenea.com/es/bonberenea-ekintzak/

Lepora kontaktua: leporataldea@gmail.com

credits

released May 31, 2020

license

all rights reserved

tags

about

Lepora Vitoria Gasteiz, Spain

contact / help

Contact Lepora

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Lepora, you may also like: