Besarkada

from Lepora by Lepora

/

lyrics

Oroitzapenak, gure arteko itsasoaren urak, hain polit bezain ilun sakonean...
baina ezin naiz pasa.

Zure arnasa, hain motel eta urrun erbestean, nahiko nuke sentitu nire ondoan,
baina ezin naiz egon.

Zure alboan, luze doa gaua.
Ezin sentitu zure besarkada.
Oroitzapenak apurtu dira.

Eta luze doaz berdin egunak,
zurekin pentsatzen, iltze bat gogoan.
Baina ezin zaitut gertu ikusi,
baina ezin naiz egon.

Oroitzapenak, gure arteko itsasoaren urak ito nau bere ilun sakonean...
eta ezin naiz altxa.

Nire arnasa, hain motel eta urrun erbestean, nahi nuke zure alboan sentitzea,
baina ezin zara egon.

Nire alboan, luze doa gaua.
Ezin sentitu nire besarkada.
Oroitzapenak apurtu dira.

--------------------------------------------------

credits

from Lepora, released May 31, 2020

license

all rights reserved

tags

about

Lepora Vitoria Gasteiz, Spain

contact / help

Contact Lepora

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Lepora, you may also like: